XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZPARRAK

Orain arte Etxalar'go txaunburu-lagun izan dan gure bazkide ta idazkide Arburu'tar Todor, bertoko txaunburu egin dau Iruña'ko Gotzañak, il dan Zubikarai'tarr Imanol'ek itxi daun utsunia betetako,

Uste osua dugu ondo bai ondo beteko daula gure lagunak utsune ori; bere jakituri ta Jaumaitasunak uste orretan sendatzen gaituala.

Ad multos annos.

Azkenengo zenbaki bijetan il-izparrak ipiñi genduzan; gaur be ipiñi biar.

Erijotzea deritxon agura anker orrek gure bazkidien ganera bere koraña zorrotza ezarri dau, ta aldi laburrian, Jorralla'tik ona, gure bost lagun maite-maitiak eratzi ditu: Urrezti ta Ugarteburu'tar Nazari azkenengo, Dagonillaren 22'gn.

Nazari gaxua, jaupari egin ondoren, Amoroto-ko txaunburu-laguntzat autua izan zan, eta or igaro ditu amabost urte inguru.

Aurtengo Jorrallian Ea'ko txaunburutzia emon eutzen; bai baña, 43 urte ebazala, Goikuak bereganatu dau, Ea urija atsege isten daula: Berak daki zergaitik Zeure naya egin bedi, Jauna.

Illar au. eure irakurliei dagertzegu Urrezti'tar Nazari'ren gogo-aldez otoi-dagijentzat. G. B.